Mississippi

10.00 

Diskoaren izenburuak argi adierazten du nora eramango gaituzten Markos Untzetaren kantu berriek. Blues, gospel eta country musikaren lurraldera egindako senezko bidaia da Mississippi. Legendaren arabera Robert Johnsonek bere arima deabruari saldu omen zion bidegurutze mitikoan abiatzen da (Mississippi), eta New Orleansera jaisten da, Mardi Gras inauteri festaz gozatzera (Rag-time cabarettean), gero berriz gora egiteko, Memphisen (Elvis Presley, adibidez) eta Nashvillen (Burua ezin jasota) geldialdiak eginez. Bidaia horretan Buddy Hollyrekin egingo dugu topo taberna bateko jukebox-aren inguruan (Galdutako horiek), denboran atzera egin eta herrixka bateko bluesman zaharra etxeko atarian guretzat jotzen ari dela sentituko dugu (Zubiak eta ibaiak) eta haren auhen kantuak zirraraz beteko gaitu (Ama, ordubete barru), eta tarteka autoan sartu eta errepideak zeharkatuko ditugu, irratiak zabaltzen dituen pop-rock eta folk melodiak ozen abestuz (Ez dut galdu nahi, Bide luze bat, Altxor bide sekretuak).

Disc Type: CD
Publication date: 2011/05/11
Related Products by Artist
Add to cart
Add to cart
Add to cart
Add to cart
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com