Winding Road

10 

 

Bilboko Kantauri
estudioetan grabatutako Winding Road lanak Alberto Trigueros eta Javier
Alzola saxoan bezalako musikarien laguntza izateaz gain pianoan eta teklatuetan,
aurreko lana markatu zuen gorantzako bideari jarraitzen dion talde sendo bat erakusten
digu. Blues tradiziorik garbienean, ikuspegi sofistikatuago eta helduago
batetik sortutako sei abesti originalek osatzen dute bilduma. Winding Road
diskoari izenburua ematen dion abestian, hirurogeiko bluesera garamatzate, eta
Booker T inguruko lurrinak dakarzkigu hammond organoari eta Sonny Boy
Williamsonen kutsu ukaezinari esker. “Confusion Blues”ek ezin hobeto jarraitzen
ditu Jump Bluesen kanonak, Jorge Gomezek baterian eta Fabi Akarregik
kontrabaxuan. Mario Gomezen ahots ederrak eta gitarrari eragindako soinu
bikainak ezin hobetuzko tenpo bat oparitzen digute. Carey Bellek idatzitako
temen oihartzuna dakar «Learning to say no»k, shuffle kutsuan, funketik
pauso txiki batera. «Lotto Prize»k berrogeiko hamarraldiaren
Chicagoko eskola zaharrera eramaten gaitu. New Orleanseko heterodoxiaren eta
jai giroko jive-aren artean, taldeak «Under the Rain» hedatzen du
aldagarritasun harroaldi berri batean, eta «Talk to the devil»ekin ixten
du diskoaren ebakirik ilunena, originalena eta biziena, Carlos Jover ahotsean
eta Mario Gomez slide guitar lanean.
 Bidea ezagutzea ez omen da ibiltzen
jakitea. Urteak dira Blues Morning Singers taldea bluesaren sigi-sagako bide
bihurri horretan leialki eta zorrotz. «Winding Road» dugu emaitza: bihurgune
gozagarriz betetako errepidea noski, magia eta sentimendua errealitate bilakatzen
dituen hizkera  unibertsal hau ulertzen dakitenentzat.

 

Tipo de disco: CD
Fecha de publicación: 2021/05/19
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com