Pasieran
Iturria: Berria
Eguna: 23/04/2023
Andoni Tolosa.
Kontrabaxuan, pianoan eta konposizio propioetan oinarritutako inprobisazioa du oinarri Pasieran honek. Mugimenduaren, aldaketaren, bilakaeraren apologia diren hamar pieza instrumentalek osatzen dute hiru erpineko lana; jazza, musika garaikidea eta herri-musika, horiek dira diskoa entzutean kontuan hartu beharreko puntu kardinalak. Bi musikarien arteko elkarrizketa mamitsu, irudimentsu eta irekia da motorra. Bi musikariak eskarmentu handikoak izaki, ez dira falta dirdira uneak, baina ez da su artifizialez elikatzen den diskoa; gozo besarkatuz bere barrunbeetan barrena galtzera eramaten zaituen lana da hau. Horrela, zintzo betetzen du promo orrian dioena; ordu erditxo luze batez, zure buruan galtzea eta gozatzea.