Iosu Izaguirre, hamabost urteko mutikoa zela hasi
zen baxu elektrikoarekin, Ska eta rock taldeetan eta berehala jazzaren dei
indartsua sentitu kontrabaxuaren teknika ikasi eta jotzen hasi zen. Bartzelona
aldean Victor de Diego, Gorka Benitez, Alejandro Di Costanzo, Alejandro Mingot
eta Teresa Zabalza pianistarekin aritu zen urte batzuz eta Gasteizera
itzultzean Mikel Urdangarin kantautorearen eta Bingen Mendizabal
konpositorearen zenbait proiektutan hartu zuen esku, baita Iñaki Salvador
pianistarekin eta Hertzainak taldeko Gariren disko ekoizpenean eta birako
musika zuzendari modura aritu ere. Eta hori gutxi balitz, Ruper Ordorika edo
Mikel Laboaren ondoan aritu izanda ere bere ibilbide oparo eta anitz horretan.
Eskarmentu, esperientzia eta jakituria handiko musikaria, eta zergatik ez? Gure
“Mingus txikia” ere.
Iosu Izaguirre Sextet
Ez dago diskarik
No events
There are no newspaper archives