Javier López Jaso & Marcelo Escrich Quartet

Javier López Jaso & Marcelo Escrich Quartet laukoteak jazzaren tradizioa eta bat-bateko musika ulertzeko modu berriak biltzen ditu, eta berritzailea eta ezohikoa den berezko estilo batez apaintzen ditu. Akordeoiaren eta kontrabaxuaren arteko konbinazio bakan honek bestelako ate bat zabaltzen digu, ezberdinak bezain ederrak diren sonoritate berrietara iristeko. Izan ere, tangoak, Frantziako musette-ak eta musika klasikoak ezohiko ikuspuntu batetik bat egiten dute, inprobisazioari eta jazzari dagokien soinu eremuan. Astor Piazzollaren “Libertango” eta “Oblivion” bezalako konposizio ezagunak, jazzaren estandarrekin, Pablo Sarasateren melodiekin edota Javier López Jasok eta Marcelo Escrichek sortutako pieza originalekin nahasten dira laukotearen errepertorioan. Musika-amalgama horrek badu ezaugarri nagusi bat: jazzaren bat-batekotasuna eta indar sortzailea.
Entzun : Un paseo con Astor

 

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com