Musikagintzan bi
hamarkada betetzeko bidean da Jon Gurrutxaga. Arima Beltza
taldean ezagutu genuen, gurean bateraezinak diruditen bi eginkizunetan, bateria
jotzea eta abeslaria izatea, aldi berean aritzen —geroago frontman lana hartu zuen—. Geroztik beste musikari batzuen proiektuetan parte hartu du
Horrela, Jon & Sugramas diskoa kaleratu zuen 2010. urtean, eta lau urte
geroago itzuli da Hitz lauz
diskoarekin. Urteotan pilatutako esperiantzia, ezagutza eta trebakuntza agerian utzi ditu lan honetan.