JUANJO NAVAS Flamenko 5et

Juanjo Navas naiz.  Bilbon jaio nintzen 1975ean,
eta Kantaorea naiz.
Duela hamar bat
urte, Laura Vital kantariaren animo eta aholkuei esker, jendaurrean abesten
hasi nintzen. Nire helburu nagusia flamenkoaz gozatzea eta lurralde honetako
jendearengana hurbiltzea da. Bitxia izan liteke “flamenko kantari
bilbotarra” izatea, baina musika hau beti izan dut lagun, hegoaldetik
emigratu behar izan zuen nire familiari zor diot.
 Galdetu ohi didate zergatik hasi nintzen hain
berandu, eta ez dakit. Agian lotsagatik, edo mugimendu flamenko handirik ez
zegoelako. Morentek zioenez, “Nondik datorren jakin gabe etorri da”.
 Orain sentitzen dudana da niri dagokidala
sustrai hauek gal ez daitezen saiatzea. Eta batez ere, arte honetaz gozatzen
jarraitzea eta ikertzen jarraitzea, noraino naraman ikusi arte.
 Grina horrek bide askotatik ibilarazi nau.
 Errezitaldietan hasi eta jaialdietan parte
hartzera, Miguel Poveda, Luis El Zambo, Pedro El Granaino, Javier Colina, Jose
Valencia, Canela San Roque bezalako artistekin. 
 Txaleo taldeko kide izatera, Lidia de Lorenzo
dantzariarekin eta Curro Bermejo Granadako gitarrajolearekin. Hartan euskal
sustraiak andaluziarrekin elkartzen genituen flamenkoa Ander Sánchez y Bitxor
Pastorren txalapartarekin uztartuz.
 Flamenco Daki taldea osatzera ere ekarri nau,
Marco Borge eta Enrique El Vaka gitarristekin, Alejandra Ladrón de Guevara eta
Marta Pampa dantzariekin, eta Dario Campos perkusioarekin.
 Soledad Ruz dantzariaren konpainiako kide
izatera, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian aurkeztu zen Luna Nueva
proiektuan.
Sonic Trash
taldearekin lankidetzan aritzera Enrique Morenteren Omega diskoa omentzeko,
Bilboko Euskalduna Jauregira edo Motorbeach Jaialdira eramanez, besteak beste.
 Eta Beñat Arginzoniz poetak idatzitako
euskarazko saeta bat abestearen erronkari ere aurre egitera ere ekarri nau
flamenkoaren grina honek. Lehen aldia, historian.
  Horrela, bide horietan barrena nire lehen
diskoa egitera iritsi nintzen 2017an, Reflejos de Andalucía. Disko hau hainbat
lekutan aurkeztu dut, baita Madrilgo Casa Patasen ere, Garcia Lorca areto
ospetsuan.
 Abentura flamenko berri bat aurkeztuko dut
2020an, Digo vivir izenburua izango duen nire bigarren lan diskografikoa. Blas
de Oteroren poemei ahotsa jarri diet bertan. Bilbotar unibertsal honen letrak
musikatu ahal izatea ardura handia izan da niretzat, eta harrotasuna ere bai.
 Horrelaxe segituko dut beraz, abenturak
bilatzen eta bizitzen jarraitzeko. Espero dut egingo dugula topo bidean. Agur!

Ez dago diskarik

No events

There are no newspaper archives

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com