Badira
hogei bat urte Igor, Gile eta Aritza musika jotzeko hirukote bezala lehenengoz
elkartu zirela. Aretan izan zen. Igorren etxeko musika gelako pianoaren
inguruan bateria eta baxuaren anplifikadorea atondu, eta arratsaldeak ematen
zituzten Igorrek idatzitako abestiak soinu naturalez janzten.
Hala,
kanta haiek xehetasunez aztertuz, eta entsegurako gelaren epeltasunean sortu
zen argitaratzera heldu ez zen Smog izeneko maketa, ordutik hiru musikari
horientzat erreferente bezala markatuta geratu zen grabazioa.
Bat-batean,
apurka-apurka, halabeharrak entsegu haiek denboran gero eta sakabanatuago izan
zitezen ekarri zuen. Baten bat musikari lotuago, eta besteren bat musikaren
girotik aldenduago ibili da azken urte hauetan, baina bizitzak buelta asko
ematen ditu, eta kasu hau ere horren adibide garbia da.