Maite Larburu musikari bidaiaria da.
Biolin jole klasiko nomada, ogibidez. Euskal Herrian Neighbor taldearen
kantugile eta gidari egin zen ezagun. Baina oraingoan proiektu propio eta
berria dakar. Maleta,
aireportu eta trenbidez josiriko mikrokosmos batera egingo dugu jauzi.
Larbururen estiloa eklektikoa da. Hots-jostun bat izan nahi du. Ahotsa,
biolina, gitarra klasikoa zein elektrikoa, ukelelea, sruti boxa…ditu osagai.
Kazetarien
hitzetan, “Maite Larbururen musika konplexua eta gertukoa da, pasionala
eta abegikorra, originaltasun eta koherentziaz josia“. Amsterdamen sortu
zuen Neighbor taldearekin, Larburuk, bi lan kaleratu ditu: ura patrikan
eta Hau. Herbehereetatik Euskal Herriraino gerturatu duen bidaia du
oraingoan inspirazio iturri: Maite Larbururen lehendabiziko bakarkako lana da
Hezurren azpian.
Maite Larburu
No events
There are no newspaper archives