Etorkizun handiko gitarrista da
Matias Kaplun jazz generoan. Madrilgo Musika Sortzailea Ikastetxean oinarrizko ikasketak egin ondoren, 2010ean
Bruselako Koningklijk Conservatorium van Brussels KCB ikastegian hartu zuten
eta goi mailako graduatua lortu zuen han. Garai hartako proiektuen artean
aipagarria da funk rock estiloko Stidentopolis power hirukotea, jazzaren
mintzaira uztartu baitzuen funk, rock eta brasildar musikarekin. Era berean,
aipagarria da Emma Shaka abeslariarekin osatu zuen jazz bikotea.
2016an Buenos Aires hirira joan zen eta guztiz murgildu zen hiriko jazz
mundu aberatsean, hainbat proiektutan esku hartu zuen. Besteak beste, Jim Hall
gitarristari eta haren jazz modernoko hirukoteari –Johny One Note Trio– omen
egiteko proiektuaren –Hemispheres Quartet – buruan jardun zuen,. Gainera
“Kaplun-Brenner Duo” jazz bikotea osatu zuen Barbara Brenner abeslari
handiarekin, eta urte bereko irailean bira bat egin zuten elkarrekin.
2017an Belgikara eramango zuten Jim Halli omen egiteko proiektua; Bruselako
Brussels Jazz Weekend jaialdian parte hartu eta areto ezagunenetan jo zuen.
Azkenik, urte hartako urrian, Matias Kaplun Quartet (MK4)” taldea osatu
zuen eurek sortutako gaiak eskaintzeko. Buenos Aires hiriko hainbat aretotan
beste hainbeste emanaldi eskaini eta gero “Rio” goiburuko albuma
grabatu zuen abenduan, Uptown Studios estudioetan. 2018an Bilbon hartu zuen
bizitokia.