Musikari
profesionalen hirugarren belaunaldikoa izanik (aita pianista, aitona biolin
jotzailea), bere kabuz ekin zien musika ikasketei, eta urteak eman zituen jazz,
flamenko, tango eta beste herri musika batzuk pianoz interpretatzen, gerora
musika ontzeko alderdian isla garbia izango zuena.
Orkestrarako,
baleterako, eta ganbera-musika interpretatzen duten formazioetarako musikak,
antzerkirako, zinemarako, ikus-entzunezkoetarako, gaikako erakusketarako eta
beste genero batzuetarako musikak barne, osatuta dago egile honen katalogoa.
Era berean, jazz hirukote eta laukoteentzako pieza ugari ditu idatzirik.
1994tik 1996ra arte
Madrilen izan zen, hilabete batzuk New Yorken. 1994. urtean “Miguel Ángel Remiro Cuarteto” taldea
sortu zuen Madrilen, eta Madrilgo jazz aretoetan (whisky jazz, Clamores, etab.)
eta urte haietako jazz aretoen estatuko zirkuituan jo zuen. 1999. urtean grabatu
zuen bere bakarkako lehenengo diskoa, “Punto de Fuga” (Delicias
Dicográficas). Eta 2012an “Blanco y negro” (Delicias Dicográficas), bertsioez
osatutako diskoa kaleratu zuen. 2016an argitarau da “Canciones sin palabras” ( Errabal) hirukoteak jotzeko azken
diskoa; jatorrizkoak dira gai guztiak.
Entzun : Contigo
mp3