2004. urtean eta Las Palmas Kanaria Handiko Kontserbatorio Profesionalaren babesean hasi zen Big Band hau bere musika bidea egiten, baina egungo giza taldea egiazki 2006/07 ikasturtetik aurrera sendotu zela esan genezake; 2009. urtea izango zen taldearen iragana eta geroa bereiziko zuen lerroa, Kontserbatorio Profesionalaren babesean hainbat urte eman eta gero Ikastetxetik “independizatu” egin baitzen Big Band hau bere bidea egiteko asmoz. Eta gertaera horrek helduago, mamituago, bihurtu zituen taldea bera eta hura osatzen duten kideak. Orduz geroztik bere tokia egin du nola Las Palmas Kanaria Handiko hala Kanariar Uharteetako erreferentziazko taldeen artean, eta emanaldi ugari eskaini ditu lurralde hartako agertoki askotan
Hogeiren bat musikarik osatzen dute Perinké Big Bandaren bizkarrezurra, gisa honetako taldeek ohi duten egiturarekin. saxofoiak, tronboiak, tronpetak eta pianoa, baxua, gitarra eta bateria biltzen dituen oinarri erritmikoa. Horiek perkusio gehiago batzen zaie zenbaitetan, baita flautak eta klarineteak eta, nola ez, geure abeslariaren ahotsa.
Ximo Martinez Castelló da Perinké Big Band honen Zuzendari Titularra.