TripTics III-IV

10.00 

Euskarazz eta Bouquet triptikoek osatzen dute diskoaren muina. Lehenengoan,
giro bukolikoa ezartzen duen harmoniumaren sarrera instrumental baten ostean (Egunsentia), azken hamarkadetan euskal
kantugintza berritu duten hainbat egilek (Pier Paul Berzaitz, Mikel Urdangarin,
Benito Lertxundi…) jorratutako ildoarekin lotzen diren konposizioak eta
doinuak aurkituko ditugu. Orkestra moldaketek handitasuna eta sakontasuna
ematen diete Nire eskuetan balego eta
Zure ate ondora bezalako abestiei.
Kantu sendoak eta boteretsuak dira. Kontrastean, pianoak eremu arin eta jolasti
batera eramaten du Zuk esan nahi ez
zenidan hura
.

 

Bouquet osatzen duten hiru
abestiak Loraldia jaialdirako beren-beregi sortu ditu Etxebarriak, eta
horietako bakoitzak lore bati egiten dio aipamen. Bere sendiari eskainitako
abesti sentikor batek irekitzen du triptikoa (Pagotxa), eta frantsesez eta ingelesez abestiriko kantu banak
osatzen dute. Hiruko honetan orkestraren presentzia apalagoa da eta kantuaren
pisu nagusia hirukotearen gain geratzen da. Ondorioz, giro bilduagoak (Lotus noir) eta jazzeroak (To a pale orchid) aurkituko ditugu,
diskoari amaiera ematen dion abestiaren ildo berean. Maite zaitudalakoan nago Etxebarriak bakarka jotako jazz-blues alea
da, eta Tom Waitsen hasierako garaia gogora ekartzen du.

Disc Type: CD
Publication date: 2019/03/31
Related Products by Artist
Add to cart
Bihar Agian
10.00 
Add to cart
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com