W2

10.00 

Carlos Trujillo kolonbiarra da, bere Fender Rhodesarekin, Donostian finkatutako zazpikotearen bigarren diskoaren zuzendaria. Musika tresnen ahotsetan oinarritutako grabazioa da, kolorez betea eta nortasun handikoa. Barneratutako istorioa bikain laburbiltzen duten konponketak dira, baina bazterrera uzten dituzte sentimentaltasunak oro (Letting Go).  Teklatu elektrikoaren hotsa (sarritan lehenesten du erritmoa doinuaren gainetik) hiritarra da eta nahasia baina egokia, Juanlu Puellesen klarinete ilunari eta beroari eta  Luis Verde & Gianni Gagliardi saxo jotzaileen lan argitsuari kontrajarrita.

 

Jorge Abadíasen interpretatzeko heldutasun aipagarriak (lan bikaina berea ehundura eta efektuen alorretan) eta Aritz Luzuriagak eta Hilario Rodeirok tresna erritmikoekin egiten duten lan bikainak une pizgarriez betetako elkarrizketa eskaintzen dute, merezi duen elkarrizketa inolaz ere. Ezinezko miraria bilatu beharrean konposizioen zerbitzura daude bakarkako interbentzioak (En el fondo).

Disc Type: CD
Publication date: 2013/01/08
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com