Hainbat zirkunstantziaren eta halabeharren
ondorioz Frantzian bideratu dut nire ibilbide musikalaren zati handi bat. Urte
batzuk joan dira Nico Wayne Toussaintek lehen aldiz gonbidatu
ninduenetik harekin batera Baionako La Luna Negran jotzera.
Harrez gero, ezin konta ahala abentura gertatu
dira. 2013an, Nicorekin nintzela, Romain
Gratalon bateria jotzailea ezagutu nuen. Berehala egin ginen lagun, eta Memphis Slim eta Michel Denisen moduko bikote bat osatzeko erabakia hartu genuen.
Luzaroan jardun genuen formatu horrekin, baina Parisko Caveau de la Huchette
enblematikoan jo ahal izateko hirukotea izatea eskatu ziguten. Berehala etorri
zitzaidan gogora Abdell B. Bop
kontrabaxu jotzailea; behin jo nuen harekin, eta sarritan jo izan du maila
handiko musikariekin, esate baterako, Lynwood
Slim, R. J Mischo, Cash Box Kings, Joel Paterson, Rod Piazza
eta Sean Costellorekin, gutxi batzuk
aipatzearren.
Horrenbestez gorpuztu zen nire baitan disko berri bat osatzeko ideia,
Romain Gratalon eta Abdell B.Bop lagun. Diskoa Abdellek Sainte-Vite hirian duen
etxean eta estudioan (Big Spoon Records) grabatu genuen
hara egindako bi joan-etorri azkarretan. Grabazioak hasieratik bukaerara arte
errespetatu dira beren horretan, editatu gabe, unean uneko izaera jasotzeko.
Lehenengo egunean hasi bezain laster hautsi zen pianoko mailu txikietako bat,
biharamunera arte itxaron behar izan genuen hura konpontzeko. Hala eta guztiz
ere, egun hartan ere denbora aprobetxatu genuen ahal izan genuen guztia
grabatzeko (mailu txiki hori gabe). Dena oso Cassavettes.
Tejerizo
Sylvain
saxofonista handiak bi gaitan behar genuen oinarri Hot hori ekarri zuen, eta Chris Ruest, Austingo gitarrista
onenetakoa, Earl Hooker bihurtu zen ‘This Little Voice’ gaian.
Hauxe da emaitza, disko bizia, egiatik asko duena. Caveau de la Huchette lokalean emandako gau amaiezinen isla garbia.