Getxo Jazz 2022

10 

Bost sinbionte magyar

Sinbiosi: «Espezie desberdinetako bi organismoren arteko elkartze edo harreman iraunkorra, batez ere sinbionteentzako onuragarria bada». Horixe da Euskaltzaindiak «sinbiosi» terminoaren harira ematen duen definizioa, baita Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 45. edizioko talde-lehiaketaren irabazleen izena ere.

Esku artean duzun diskoa hungariar sinbionte gazteen boskote honen saio ausarta da. Goiko definizioak ondo dioen bezala, elkarketa praktikatzen dute bizitza komun baten mesedetan; horixe egiten du, hain zuzen ere formazio zoragarri honek, Ron Carter akademikoaren eta haren Foursight emanaldiaren aurretik Getxoko publikoaren aurrean aurkezteko ohorea (eta presio erantsia) izan duenak.

Budapesteko «bizilagunek», bost musikari hungariarrek, osatzen dute Symbiosis 5. Izan ere, Budapest ospetsua da zuzeneko musikagatik eta kaleko jaialdiengatik. Taldeko kideak gertukoak izateak talka egiten du globalizazioaren eragin gero eta handiagoa nabaritzen ari den jazz musikaren agertokiarekin. Gaur egungo eszenaren aurka joan nahi dute; izan ere, talde gazteetako kideak musika-eskola beretatik datoz, baina beren sorleku pertsonal eta artistikoa lurraren hainbat puntutan dute. Zeinek ez ditu noizbait jaialdi batean honelakoak entzun? «Talde frantsesa da baina kideak Europako hegoaldekoak ditu», edo «gaur jaialdira datoz jotzera baina bakoitzak hegaldi bat hartu du».

Parisian Song kantak (Parisko abestia), Máté Drippey saxofoi-jotzaileak konposatutakoak, ateak irekitzen dizkio taldearen sormenezko musikaltasun naturalari. Behin aurkezpenak eginda, hasieratik ohartzen gara kuadrilla orekatu eta demokratikoa direla. Noizean behin, ondo finkatutako bateria baten inguruan egiten dute haien musika –adi bateria horren «aldaketekin» lehenengo abesti horretako soloan–, baita Levente Kapolcsi-Szabó piano-jotzailearen interpretazio oparoaren inguruan ere. Azken hori nabarmentzen da, lehenik eta behin, kantaren bira bate egitean eta, ondoren, McCoy Tyner-en ikasle itxuroso baten moduan abestia bukatzen duenean.

Bigarren abestiak Ducklings (Ahatetxoak) du izena, eta Roland Gábor Majsai bateria-jotzaileak konposatu zuen, hain zuzen ere. Tempo neurritsuko abestia alaia da. Hasi baino lehen, aurkezpen luze bat dago. Ondoren, abestia Benedek Virág gitarra-jotzailearen solo dotore batekin hasten da, eta Leventeren teklatuarekin jarraitzen du, oraingoan, Korea bihurtuta. Máté Drippeyk konfiantza handiz jotzen du saxo tenorra, doinu ederra sortuz, eta bere ostean abestiaren idazlearen perkusioak garrantzia hartzen du.

Leventek konposatu zuen Presence (Presentzia – Instant). Baxu-jotzailearen ostinatoaren gainean Sybiosis 5 taldeko kideek bluesean oinarritutako diskurtso bat eraikitzen dute, energiaz beteriko himno bat bilakatzen da. Berriz ere taldeak pianoaren inguruan biratzen du.

Minutu bateko aurkezpen baten ondoren, taldeak abesti lasai baterantz egiten du jauzi, kantaren izenburua Struggle (Esfortzu) den arren. Benedek Virágen gitarrarekin hasi eta berriz ere vals baten erritmorantz aldatzen joaten da. Horrek bide ematen dio jazzlari gazte hauen heldutasun musikala frogatzen duen inprobisazio askeago bati.

Piano-jotzaileak konposatutako beste abesti batek, Changing (Aldatzen/aldakor), saioa lasaitzen du, eta frogatzen du taldeak badituela doinu hunkigarriak ere.

Step one (Lehenengo pausoa), erritmo biziagoko kanta da, asmamen alaiak sorrarazten dituzten abiadura aldaketez beterikoa. Adi Tamás Gyányi baxu-jotzailearen solo ikaragarri ederrarekin.

Kontzertua bukatzeko Locked in a box (Kutxa batean giltzapetuta) jotzen dute, jai-giroko interpretazio bihurtzen den perkusiozko jolas bizkorra, Getxoko Jazzaldiko talde-lehiaketaren merezitako irabazleen kolofoi ederra.

Symbiosis 5 bezalako talde gazteekin jazz musikaren etorkizuna bermatzerik badago. Artearen esparruan, bost unitate gehitzearen emaitzak ez du zertan bost izan, baliteke gehiago izatea. Hona hemen froga!

Tipo de disco: CD
Fecha de publicación: 2022/12/06
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com