Swing Machine

10 

2021az geroztik entzuleak erritmo dantzagarriz biziki astinduz zuzeneko bikainak ematen ari da M&A Swing Machine, eta azkenik, 4 abestiz osotutako binilozko EP esplosibo honen bitartez (eta 2 abesti gehiago promo CDko bertsioan) eman diote hasiera bere ibilbide diskografikoari. Sailkapen eta muga guziei muzin eginez, Sinatraren Big Band-en tankerako erritmo elektronikoen gainean mugitzeko gai dira, swing-aren magia betierekoa aldarrikatuz eta sukar kiskalgarri baten pasioaren pean arituz beti.

Swing-a eta makinaren arteko elkarketa horrek ederki aditzera ematen duen moduan proiektu honek alde batetik Mihailovic (M) jakituria acid-jazz-funk-elektroniko guzia eta bestetik, Abi F. (A) ahots eztitsu, dinamiko eta sentsualen arteko talka, fusio eta harreman etengabean datza.

Mihailovic Bilbotar eszenaren beteranoa dugu, elektronika ekoizlea, saxofoi-jotzailea, The Cherry Boppers, Mamba Beat…moduko talde festazaleen kide ohia eta beste hamaika proiektuetan parte hartu izan duena (Doctor Deseo, Zea Mays, Extremoduro, La Suite Bizarre, Anita Parker)

Abi F aldiz, 10 urte daramatza bere swing sustraiak era guzietako musikari eta proiektuetan eta milaka erritmo eta estilo ezberdinetan sakabanatuz. Musika maitale amorratua, oso txikitatik ari da musika eta dantzaren munduan, beti prest gauza berriak probatu eta ikasten jarraitzeko, Kale Gorrian taldeko Folk-Metaletik, El Incgruente Proyecto-ren Bluesera edo Le Citric Band-aren flamenko fusiora. “Muerete Ya” proiektuan eta “Bilbolesque” saioetan parte hartu izan du eta “Scream For Me Bilbao” festibalaren ohizko partaidea ere.

Proiektu eta disko honen esentzia erraza da barneratzen eta zaila, oso zaila da antz ematen.  Ez du estilo arteko nahasketa konplexu, aurrerakoi baten bitartez musikagileen trebezia eta ezagutza erakustaldirik bilatzen. Ezta gutxiago ere. Erritmo eta elementu apal bezain kutsakorrez, naturaltasun osoz, dantza eta gozamenera gonbidatuz eraikitzen ditu doinuak. Alkimia esplikaezin eta guztiz zirraragarria, alegia.

Tipo de disco: 10 "
Fecha de publicación: 2023/03/01
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com