Kontzertuak

PASIERAN – Jon Piris eta Iñar Sastre

Bilbao, Arte Ederren Museoa

Soinuen artean Pasieran ibiltzea da proiektu berri honen asmoa. Ibilaldiko lehen urratsak, armonia garaikideak eta jazzaren erritmikak bat egiten duten bideetatik dira. Abiapuntua konposizio propioak dira, eta sortzeko modua, inprobisazioa. Tresnak, kontrabaxua eta pianoa, Jon Piris eta Iñar Sastreren eskuetan.Kontzertu honetarako Pasieranek gonbidatu berezia dakar, Matías Riquelme violoncelloan, zeinarekin hilabete batzuk daramate lanean.

Paul San Martín Trio + The Broken Horns

Donostia, Victoria Eugenia kluba

Paul San Martín Trio: Paul San Martín (pianoa, ahotsa), Abdell B.Bop (kontrabaxua), Romain Gratalon (bateria) The Broken Horns: Jon Celestino (tronpeta), Pablo Maza (saxo tenorra), Javier Jaukikoa (tronboia) Kontzertu honetarako, Paul San Martínek musika-bidaia bat proposatuko digu blues, boogie woogie eta jazzeko pianoaren historian zehar, Atlantikoaren bi aldeetako ikuspegitik. Bidaia horretan, bi alderdi uztartuko dira: […]

STARBLUES disko berriaren aurkezpena

Donostia, Alda Zaharreko liburutegia

Musika talde bat beste askoren artean nabarmentzeko baliagarriak izan daitezke koherentzia, benetakotasuna eta abesti handiak egiteko ohitura. Baina soinu propioa lortzeko eragintza nagusitzat bluesa erabiltzea eta estiloaren kategoriara igotzea arrakasta handia da zalantzarik gabe, bakan batzuentzat bakarrik gordetako arrakasta. Horretara iristeko ezinbesteko osagarriak dira lana,  atrebentzia eta sinismena. Goierrin, moda eta aldiko joeretatik urrun, sortu […]

Starblues

Ordizia, Delikatuz

Goierrin, moda eta aldiko joeretatik urrun, sortu zen StarBlues 2010ean, bere proposamena funtsezko bi zutabetan oinarrituz: bluesaren eta rockaren esentziak musikan eta euskararen edertasuna hitzetan, garrantzi berezia emanez letragintzari. 2013an Amets gaitzko bat lehen singlea argitaratu zuen, 2016an Gu geu izeneko lehen lan luzea, 2020an Hitz gatibuak sonatua bigarrena. Geroztik, eta eskifaian hainbat aldaketa egin […]

Ache Pa Ti

Iruñea, Civivox

Kultura, doinu , dantza eta instrumentu ezberdinen bila abiatu den esploratzaile talde baten modura aritzen zaigu Ache Pa Ti. Sustrai euskaldunak inoiz ahaztu gabe eta mirespen osoz nonahiko soinuetan integratu arazteko gai direla erakutsiz. Talde bezala, orain dela 20 urte sortu zen Ache Pa Ti Iruinean, jatorri eta izaera ezberdineko 5 musikarien elkar leku eta […]

Automatic City

ERMUA, Lobiano Ermua

 Bluesa dira, psikodelia dira, sustraiak dira, futuristak dira, harrigarriak dira, zinezkoak dira... bakarrak dira. Automatic City frantsesak ere badira (Lyonekoak), baina Egiptoko piramide batetik, Louisianako zingira batetik, Aladinoko lanparatik edo, gu engainatzeko, baita espazio-ontzi batetik ere irten zitezkeen. Blues bertsioak jotzen hasi ziren soinu propio bezain liluragarria garatzeko, 50eko eta 60ko hamarkadetako blues klasikoa esperimentazioraino […]

TXUMA MURUGARREN Gautegia

EIBAR Portalea

Txuma Murugarrenek ez du aurkezpen handien beharrik dagoeneko, bere ibilbideari 90ko hamarkadan eman zion  hasiera Sasoi Ilunak talde ospetsuaren sortzaile eta partaide bezela eta 2000tik aurrera, bakarlari moduan. Oraingoan, grabaketa batetan gauzatu du Nick Cave-rekiko maitasuna. Australiarraren hitzak kontu handiz, xehetasun zoragarriz eta magia izpirik galdu gabe euskarara ekarri ditu. Bertan, aspalditik hainbat grabaketa edota […]

JO BUDDY Blues-Rocksteady made in Finlandia

  Jussi "Jo’ Buddy" Raulamo abeslari, gitarrajole eta konpositore finlandiarrak bere sorterrian azaldutako blues musikari gehienekin jo du, zer esanik ez Estatu Batuetara egindako erromesaldietan: Howard Armstrong, Eddy Clearwater, Maceo Parker, Lazy Lester, Thunderbirds Apartekoak, Junior Watson, Rick Holmstrom, Larry Taylor, Chris Thomas King, Lynwood Slim, Paul Senegal, Jim Kweskin, Doyle Bramhall, Gene Taylor jauna, […]

The Fake Cousins

Donostia, Victoria Eugenia kluba

Paul San Martín, Jon Aira eta Javier San Martín ‘Shaf’ bluesa maite duten hiru musikari dira, ibilbide luzea egina dutenak. Beren errepertorioa pianotik hurbilago dauden estiloetatik ꟷBoogie Woogie, Ragtime edo Stride esaterakoꟷ gitarristei gehiago dagozkien generoetaraino doa ꟷChicagoko Bluesa edo Stax zigiluko Funka besteak besteꟷ. Jaso dituzten eraginen artean aipatzekoak dira: Professor Longhair, Dr John, […]

Txuma Murugarren

Bilbo, Kafe Antzokia

Gautegia -Nick Cave – Nocturama  Txuma Murugarrenek ez du aurkezpen handien beharrik dagoeneko, bere ibilbideari 90ko hamarkadan eman zion  hasiera Sasoi Ilunak talde ospetsuaren sortzaile eta partaide bezela eta 2000tik aurrera, bakarlari moduan. Oraingoan, grabaketa batetan gauzatu du Nick Cave-rekiko maitasuna. Australiarraren hitzak kontu handiz, xehetasun zoragarriz eta magia izpirik galdu gabe euskarara ekarri ditu. […]

Eguzkilore jazz 4et

Zizur Nagusia, Kultur etxea Nafarroa

Rodrigo Lauroba (saxo tenorra), Bernardo San Martín (pianoa eta teklatuak), Jorge Sánchez (kontrabaxua) eta Xabier Olkoz (bateria, perkusioak, eta musikaren nahiz proiekzioen egilea). Lauek ere agertoki magiko batera eramanen gaituzte, eta bertan euskal mitologiako jainkoek eta jainkosek (Amalur, Ilargi, Mari, Ortzi, Ekhi eta Gaueko) Eguzkiloreren elezahar misteriotsua kontatuko digute. Ikuskizunean jazz musika entzunen dugu zuzenean, […]

Motelas

ERMUA, Lobiano Ermua

Donostiako oholtzan ohikoak dira Alberto Bosch (baxua) eta Txenan Calvo (gitarra), elkarrekin ibili izan dira Los Patos, Blues Stop eta Lau Behi bezalako proiektu eta kolaborazioetan, Mikel Azpiroz teklatu jolearekin batera azken honetan. 2020an, Iñigo Elena "Helen" The Amendois taldekoa (ahotsa eta letrak) eta Adrián Viñas Luma taldekoa hau (bateria), hurbildu zitzaizkienean jaio zen Motelas. […]

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com