Disko-liburu batekin, “gero arte” esango du Bide Ertzean taldeak
+ Jon Eskisabel kazetariak
taldearen inguruko liburua osatu du
+ 18 urteotan pilatu zaizkien bitxikeriak batu
dituzte CDan
+ Zuzeneko
emanaldi gutxi batzuk eskainiko dituzte abenduan
+ Kontzertu hauen ondoren,
Bide Ertzean-ek etenaldi bat egingo du
Bide Ertzean-en 18 urteko ibilbidearen erakusgarri izango da Jon Eskisabelek ondu duen liburua. Bestetik, liburuaren barruan etorriko den CDa 14 kantuz osatuko da: diskoetatik aparte utzitako kan- tuak,
bertsio argitaragabeak, zuzenean zein irratietan egindako moldaketak, maketak, remix-en
bat…
Zuzenekoak, abenduan
-Abenduaren 6an asteartea Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, 20:00etan. Sarrera, doan.
-Abenduaren 15ean osteguna Bilboko Kafe Antzokian,
20:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai.
-Abenduaren 18an igandea Donostiako Antzoki Zaharrean, 19:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai.
Kontzertu
hauen ondoren,
etenaldi mugagabea
Emanaldi hauen ondoren, taldeak etenaldi mugagabe bat egingo du. Bolada luze batean, beraz, Bide
Ertzean taldea zuzenean ikusteko aukera bakarrak izango dira hauek.
Disko-liburua prentsaurreko bidez aurkeztuko dugu. Aurkezpen-dataren berri laster emango dugu.
Albisteak