DANI NEL.LO + ORGAN TRIO
Frantzia eta Belgikako arkakuso eta brokante merkatuetan, Bric-a-Brac esaten diete balio komertzial urria baina xarmaz eta mezu emozionalez betetako traste apaingarriei. Sotherby's-eko enkanteetara inoiz iritsiko ez diren pieza txikiak, baina beroa ematen dutenak, etxeari lagunduz eta ongizatea emanez. Antzeko zerbait gertatzen da XX. mendearen erdiko R&B-en zenbait instrumenturekin: ez dira inoiz arrakasta zerrendetara iritsiko, baina […]