ARIMA BELTZAREN HIRUGARRENA
22 ekaina, 2005
Formazioan aldaketak izan dira, Lander Trinidad gitarrajoleak taldea utzi baitu. Haren lekukoa Patxi Zabaleta aspaldiko lagun eta herrikideak hartu du eta diskoan bera izango da Aitor Badiolarekin batera gitarrak grabatzeaz arduratulo dena. Hala eta guztiz ere, ia disko osoaren erditze prozesuan parte hartu duenez, Trini lan berriko kanta batean entzun ahal izango dugu. Bateriari dagokionez, berriro ere Jon Gurrutxaga abeslaria izango da ia grabaketa guztiaz arduratuko dena. Izan ere, Blues sustraiaren bira hasieratik taldean den Elur Arrieta baterijolea oso lanpetuta izan baita eta ez du konposaketa prozesuan parte hartzeko betarik izan.
Lan berria urrian argitaratuko da Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik.