ATERKINGS Rock´n´Rolla zuzenean

27 ekaina, 2005


Eddie and the Hot Rods, 1975eko udaberrian Southend, Essex (London) hirian sortu zen. Garai hartan pub rock-ak egun zoragarriak bizi zituen eta beraiek New Wave ingelesaren sorreran eta B.H.-an punk-aren hasieran zer esan asko izan zuten.
Bluestarrak eta stoniarrak ziren akordeak oinarritzat hartuaz, Dr. Feelgood-eko lagunekin batera, Eddie and the Hot Rods taldea garai hartako pub rock-eko beste hainbat talde baino askoz ere gordinagoa, azkarragoa eta basatiagoa zen.

Beraien abestiek ez zuten langileen arazoetaz hitz egiten, gaztetxoen bazterketaz baizik. Abestiak jotzeko era indartsu eta ero horrek pub-rock taverns-etan The Damned edo Pistols bezelako taldeek jotzea erraztu zuen.

Aterkings taldea hainbat taldetan (Taupada, 6Nemen9) zelanbaiteko eskarmentua zuten lagun batzuek sortu zuten Markinan, Bizkaian 2000. urtean. Inolako lotsa bariko frontman baten atzean ezkutatuta, dibertitzen dituen musika egiten hasi ziren. Bere lotura rockanrolla izanda, Labanak, A-Bones, Lyres, Cynics, The Covers, Pleasure Fuckers, Pop Crash Colapso eta hainbat talderen kontzertutan bulla montatzen arituta harremana sortu zen euren artean. Bertsio batzuk jotzeko asmoarekin elkartu ziren: Little Richard, Chuck Berry, Sonics, Wailers edo Mc5 –ri omenaldi txiki batzuk egitera. Ia ohartu barik, ezagutzera ematen hasi eta maketa grabatu zuten. Berehala zabaldu eta kontzertuak biderkatzen joan ziren.
Guztira, hamasei kanta bildu dituzte. Horietatik hamabi euskaraz;hiru, berriz, ingelesez; eta bat, azkenik, gaztelaniaz. «Kantarik gehienak egiten dituen Goikok ingelesa ere menperatzen du, eta, tarteka, ingelesezko ­edo gaztelaniazko­ bat ateratzen zaio. Beraz, horietako batzuk ere sartu ditugu, baina ez kanpoko merkatuari begira-edo ari garelako, gauzak natural-natural horrela atera direlako».
Entzuleek, bertan surf, garage, rockabilly, punk eta bestelakoak ere aurkituko dituzte, betiere rock klasikoenaren arrastoan. Diskoan gitarrak oso nabarmenak dira, rock estilo klasikotik hurbil, antzinako maisuak goretsiz eta gaurkotuz. rocka egiten dute, eta dagoen onena, zuzena, freskoa eta


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com