Barruko begia

15 iraila, 2021

 

Barruan dena kanpoan da. Aurrez pentsatutako geure ideien
distira besterik ez dugu errealitatea. Sarritan, gure pentsamenduak
irudimenezko ekaitz bihurtzen dira, eta behin eta berriz kondenatzen gaituzte
desadostasunaren hondartzan hondatzera. Geure sinesmen eta judizioen
hondamenetik begiratzen diogu munduari, ohartu gabe kanpoan orro dagien ekaitza
barruan lehertu den ekaitzaren isla besterik ez dela. 

 Emmet Crowleyk, bere musikaren bidez,
ibili iniziatiko bat proposatzen digu sortetxera, barne isiltasunera, geure
baitan denok daramagun azkenik gabeko unearen introspekziora.

 Gitarrajole
britainiar hau Cum Laude graduatu zen Leeds College of Music-en, eta egun
Alfontso X. Jakintsua Unibertsitateko irakaslea dugu musika modernoaren
interpretazioan. Musikaria eta musikagilea izanik, sorkuntzak, moldakuntzak,
zuzendaritzak eta interpretazioak egiten ditu. Ibilbide profesional luzea du,
bai talde ezberdinetan bai bere jazz boskotea zuzentzen Erresuma Batuan.
Madrilen bizi da, eta konposizioa eta orkestrazioa ikasten dihardu. Hiru disko
argitaratu ditugu Pahola Crowley abeslariarekin El Momento, A la Raíz
eta Sed de Vida, eta  La
Pedroche
dantza garaikideko konpainiaren Parámetros obrarako musika
konposatu zuen. Proiektu eta musikari askorekin kolaboratu du, Norman Hogue,
Lena Pablo, Sheila Cuffy, Carlos Carli, Wagon Cookin, Hector Flavio eta
Orquesta del Solarrekin besteak beste.

 

 THE INWARD EYE  Emmet Crowleyk konposatua da, eta  Euskal Herriko jazz munduan erreferentziakoa
dugun Ander Garcia kontrabaxuarekin
interpretatua. Javier Monteverdek Madrilgo Cezzane Produccionesen grabatu,
nahastu, masterizatu eta ekoitzi du.

Jazz garaikidearen ohiko bideetatik haratago doan lana
dugu The Inward Eye, etiketa
errazetatik ihesi. Albumari izena ematen dion lehen lanetik hasita. William
Wordsworth poeta erromantikoaren I
Wandered Lonely as a Cloud
poeman inspiratuta dago, eta Emmet Crowleyk zein Ander Garciak,
11/4ko konpasean, maisuki zapaltzen dituzte onirikoaren eremuak, entzulea bere
begirada propioan arreta jartzera gonbidatuz. Song for Paholak iluntasunaren eta argiaren arteko ezinbesteko
dualtasunaren kontzeptu taoista arakatzen du (A play of light and shade) pieza osoan elkarrekin dauden bi indar kontrajarri
eta osagarriez, Crowleyk pasarte guztietan orekatzen dituela. Alentejo 5am
piezan berriro ageri da oreka hori Ander Garciak kontrabaxuan egindako
sarrerarekin, Crowley baladaren eta alaitasunaren artean dabilela, tragediatik
eta malenkoniatik urrun. Anouar Brahem
musikari tunisiarra eta bere musika ditu erreferentzia Anaia lanak, gitarrista
britainiarraren ikuspuntu pertsonal eta zeharraldatu ezinekoan. Cabuya Island eta Alana Painting Pictures lanek unean unekoaren ezin atxituan
dabiltza, momentuaren betierekotasunean sakonduz, ozeanoaren handian
inspiratutako soinu-paisaiak harrapatuz eta gogora ekarriz obra osoari amaiera
emanez.

Emmet Crowley ren barne-begiradak dena
hasten den eta dena amaitzen den leku horretara eramaten gaitu, benetan garenaren
jatorrizko magiara ekartzen gaituela. The
Inward Eye
honen edertasunak gure begien aurrean gertatzen den ekaitzetik
gaitu urruntzen,  denok barruan daramagun
une amaigabera hurbiltzen.

 

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com