Deutschland Tour

27 otsaila, 2020
 
 

 

Aspalditik dator
Marco Martinezen
historia pertsonala gitarrarekin; harekin egin du bere
prestakuntza klasikoa, bere ikasketak Pat Metheny, Gilad Hekselman edo Peter Bernstein bezalako maisuekin, eta bere jazzeko
lizentziatura Musikenen, Euskal Herriko Goi mailako Ikastegian. Konposizioak
eta moldaketak egin ditu, zinerako musika grabatu du, ekimen pedagogikoetan
parte hartu du etenik gabe, eta sorkuntza proiektu ugari jarri ditu abian
hainbat formaziorekin. Eta musikari gisa norabide askotan prestatu bada ere,
bere jazz ahotsa landu du betiere. Quatro Jazz Quartet
taldean hasi zenean tinbre intimista eskaini zuen, pultsazio moteldua eta
emozionala. Mapi Quintanarekin duo gisa,
berriz, soinu guztiz akustikoa, etxekoa eta ausarta landu zuen, gitarra
muturreko adierazpen aukeretara eramanez. Groove Elation-ekin errepertorio elektrikoa landu
zuen eta oihartzunekin, efektu eta joko zorrotz eta distiratsuekin jantzi zuen
bere gitarra… Hala, egoera batean edo bestean, Jim Hall, Joe
Pass edo John Scofield
agurtzen ari daiteke; baina historia
horiek guztiak Marco Martinezen
hizkuntzarekin kontatzen ditu, igar daitekeena eta pertsonala, musika ulertzeko modu horretaz jabetzen
diren eta aberastu egiten duten musikariak inguruan dituela. Interpretatzen
nahiz konposatzen, Marco Martinezek ongi zaintzen ditu melodia, musikaltasuna,
fraseatzea… eta beti ahalegintzen da
urrats bat harantzago eramaten, harmonia, erritmo, forma maila bat igotzen,
musika berritzaile eta egungoa egiteko, baina ederra izateari inoiz utzi gabe.

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com