Irakaslerik onena errepidea
Bilboko Kantauri estudioetan grabatutako Winding Road lanak Alberto Trigueros eta Javier Alzola saxoan bezalako
musikarien laguntza izateaz gain pianoan eta teklatuetan, aurreko lana markatu
zuen gorantzako bideari jarraitzen dion talde sendo bat erakusten digu. Blues
tradiziorik garbienean, ikuspegi sofistikatuago eta helduago batetik sortutako
sei abesti originalek osatzen dute bilduma. Winding Road diskoari izenburua ematen dion abestian,
hirurogeiko bluesera garamatzate, eta Booker T inguruko lurrinak dakarzkigu
hammond organoari eta Sonny Boy Williamsonen kutsu ukaezinari esker. “Confusion
Blues”ek ezin hobeto jarraitzen ditu Jump Bluesen kanonak, Jorge Gomezek
baterian eta Fabi Akarregik kontrabaxuan. Mario Gomezen ahots ederrak eta
gitarrari eragindako soinu bikainak ezin hobetuzko tenpo bat oparitzen digute.
Carey Bellek idatzitako temen oihartzuna dakar “Learning to say no”k,
shuffle kutsuan, funketik pauso txiki batera. “Lotto Prize”k
berrogeiko hamarraldiaren Chicagoko eskola zaharrera eramaten gaitu. New
Orleanseko heterodoxiaren eta jai giroko jive-aren artean, taldeak “Under
the Rain” hedatzen du aldagarritasun harroaldi berri batean, eta
“Talk to the devil”ekin ixten du diskoaren ebakirik ilunena,
originalena eta biziena, Carlos Jover ahotsean eta Mario Gomez slide guitar
lanean.
Bidea ezagutzea ez omen da ibiltzen
jakitea. Urteak dira Blues Morning
Singers taldea bluesaren sigi-sagako bide bihurri horretan leialki eta
zorrotz. “Winding Road”
dugu emaitza: bihurgune gozagarriz betetako errepidea noski, magia eta
sentimendua errealitate bilakatzen dituen hizkera unibertsal hau ulertzen dakitenentzat.