GAZTELUPEKO HOTSAK GASTEIZKO AZKENA ROCK JAIALDIAN
Gaztelupeko Hotsak disketxea jaialdian izango den euskal konpainia bakarra da. Alde batetik, jaialdirako antolatutako ferian egongo dira penintsulako beste disketxe, denda, erropa, etabarrekin. Gaztelupeko Hotsakek bere standa izango du bere katalogoko proposamenekin: R&R eta R&Beko Tres Hombres edo Los Reyes del K.O, Malcom Scarpa edo Ñaco Goñiren bluesak, Tonky Blues Band edo Arima Beltzaren diska berria udazkenerako Blues Hotsaken azkenengo argitarapenarekin batera, , Victor Aneiros bluesman galiziarraren zuzeneko diskoa, Live in Montreaux. Errabal jazz en katalogoa ere bertan izango da Sant Pau 44, Miren Aranburu Ensemble eta Jon Urrutiarekin. Hauekin batera kokeinen rocka, Split 77ren ingeles soinua, Zea Maysen rock desertiko eta sonerra, Keu kitarrajolearen progresio instrumentalak edo Bide Ertzeanen power popa, beste askoren artean.
Baina hau ez da Gaztelupeko Hotsak Gasteizera joateko arrazoi bakarra. Larunbatean, Gaztelupeko artista batek eskenatoki nagusian joko du. Petti beratarrak bere bandarekin joko du jaialdian, Petti & Etxeko Uzta. Taldekideak Fernan Irazoki bateriaz, Iñigo Telletxea bajoaz, Joseba Irazoki kitarraz, Beñardo Goietxe korotan eta Petti bera kantari eta kitarrajole gisa. Neil Young, Mark Lanegan, Steve Earle eta Mikel Laboaren eraginak nahastuz, Pettik penintsulan egiten den folk-rockean kontutan hartzeko moduko nortasuna lortu du. Rock amerikarra eta folk herritara era bikainean nahasten ditu eta ongi hautatutako hitzekin batera Petti & Etxeko Uztak naparrak Gaztelupeko Hotsakekin ateratako 3 disketako kantuak joko dituzte eta nahi izanez gero standean ere salgai izango dira.