Inprobisazioa helburu

9 azaroa, 2018

Itsasotik
Iturrira
” izenpean bilduta ,12 abesti hauek (taldearen sorkuntza berriak
denak, “liliak ihes”-en bertsioa ezik, Ander Garcíak bere iazko “Hiru” diskoan
kaleratutakoa baita), Donamariako Jauregian 2018ko martxoaren 10 eta 11n, Josué
Pascual-ek grabatutako saioen ondorio dira. Broken Brothers Brass Band
taldekide dugun Ion Celestinoren zuzendaritzapean eta Nerea Erbitiren ahotsaren
dotoreziak gidatuta, bi hirukoteen arteko harremanak, antzinako irrintzi,
kantu, dantza eta pasadizoak, tronpeta eta perkusio ehundura finetan nahasten
ditu, ezustekoz betetako egitura aske eta zirraragarriak marraztuz. Finean,
grabaketa eder honek, historiaren kontzepzio lineala hankaz gora jarri eta
estiloa bat edo bestea den, eta nor den noren aurreko edo ondorio galde arazten
digu geure buruari. Afrika, New Orleans edota Euskalherriko arbasoen arteko
elkarrizketa hau ehunka aldiz entzunda ere beti sekretu berriak argitzen dira.
Beti da estreinakoa .    

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com