Inprobisazioaren artea, errepikaezina
Iragankorraren edertasuna,
inprobisazioaren artea, errepikaezina. Paisaia batetik bestera etengabe
eraldatzen den mihisea da “Acuarela
de Paso “. Sailkatzen zail diren musika kolore eta ehundurez josia da,
baina baldintzarik jarri gabe entzuten duenak, zentzumenei ateak zabaltzen
dizkienak, harrapatuta gertatzen da oparitzen dizkiguten zazpi piezetako
bakoitzaren edertasunaren aurrean.
Gitarrista, abeslari eta
musikagile, urteen joanean Jazz eta Bluesarekin lotutako ezin konta ahala
proiektutan parte hartu eta “Inner Blossom” lehen bakarkako lana
argitaratu eta gero, eszenako musikari original eta interesgarrienetako bat
bihurtu da Jaby Sánchez, etengabe
ari da inprobisazioaren lurraldea esploratzen eta Jazz garaikidea deritzon
korronteetan barrena ibiltzen oso ikuspegi pertsonal batez. Hainbat proiektutan
Sanchezen ohiko kolaboratzaile izanik, Marta
Mansilla flautista ibilbide luzea egina da Jazzaren eta Flamenkoaren
lurraldeetan, eta, besteak beste, Jorge Pardo, Bob Sands, Pedro Ojesto eta
María Peláez artista handiei lagundu izan die.
Alfonso Ferrerek 2019ko martxoan
“La Casa de la Madera” estudioetan grabatua, ECM diskoetxe
alemaniarrak hainbat hamarkadatan egin dituen lanak gogorarazten dizkigu
“Akuarela iragankorra” bildumak. Bill Frisell eta John Abercrombie
bezalako gitarrista handi eta sailkaezinengana hurbiltzen gaitu. Lan horietan, musikariaren
askatasunak ezin aurreikusi daitekeena bilatzea eta giro zoliak sortzea ditu
eragozpen bakarrak adierazi nahi duena adierazteko.
Oso-osorik Jaby
Sanchezek konposatua eta moldatua, bi musikari apartaren orbitan kokatzen gaitu
lan honen ezaugarri nagusiak: inprobisazioan oinarrituta, euren sorkuntza
eskaintzen digu konposizio bakoitzean collage soinudun ederra konfiguratuz, non
Sánchez beraren gitarrak ezartzen dituen mihisearen gaineko urratsak,
hasieratik “Uno” gaiarekin, eta jarraian, Marta Mansillaren eskutik,
“Dos” gaian, eremu onirikoagoetan murgiltzeko. Flautaren eta
gitarraren hots bakarrak bi musika tresna horiek txandaka inprobisatzeko une
ezin hobea sortzen du “Aisha´s playground” piezan. Marta Mansillak aurreneko
trazuak egiten ditu “Cuatro” gaian, eta bide ematen dio
“Siete” piezari, Bluesaren kutsu garbiko gaiari, jotzaile bakarra
Jaby Sánchez delarik. “Cinco” gaia aurkintza intimistetan barrena
ibiltzen da bilduma honi amaiera ematen dion “Old Lion’s Mirror” gai
ñabardurez, bilakaerez eta garapenez betera iritsi aurretik.
Istant bakarraren edertasuna, zoliaren
artea, baldintzarik gabe entzuteko musika, sailkatzen zail diren polikromiez
eta mamiez betea, non sortzaileek beren zentzumenak zabaldu eta besterik gabe
edertasunak besarkatu ditzan uzten duten, guri “Akuarela iragankor” hau oparitzeko.