Jarrera eta jakituria

3 urria, 2016

Musika beltzari bagagozkio, Rhythm and
Bluesa hondar generoa –sarritan oker ulertutako bazter generoa­– baizik ez zen
garaiaren eta egoeraren erreferentzia garrantzitsuenetako bat da The
Allnighters
. Revivalak egiteko sukarrak hartu baino askoz ere lehenago, moda
eta joera iragankorretatik harago, talde gasteiztarrak hamarraldi oso batez
haize zabalean eragin zion genero horren banderari, soul, blues, psikodelia eta
beste musika molde batzuekin aberasturik, baina batez ere jarrera bikaina
agerturik, soilik talde handiek erakutsi ohi duten jarrera ezin hobea
azaldurik.

1988. urtetik aurrera eta zuzeneko
emanaldi ezin sutsuagoak eskainirik, 3 LP eta hainbat single kaleratu zituen
taldeak, ezin konta ahala kolaborazioak izan zituen nazioartean izen handikoak
diren artistekin, eta jarraitzaile leial asko eta asko bildu zituen bere
ingurura, 1998. urtean taldeak agur esan zuen arte. Luzaz itxaron behar izan
zen baina ezbairik gabe merezi izan zuen, 2013. urtean berriro ere elkartu
baitziren taldekideak betiko indarrarekin taldearen ondarea betikotzeko eta
panorama horren barruan zegokion lekua berreskuratzeko.  “Everything is Changing“da taldearen disko berria.

Entzun: Gipsy Woman

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com