Jazza, bluesa eta musika beltza Deba bailarako herrietan
2004. urteko udazkenean, Errabal kultur elkarteak amets txiki bat gauzatu zuen: jazz jaialdi apal bat “etxean” izatea. Hasiera-hasieratik proiektu honen indar higiarazlea kalitatezko musika jarduerak Deba bailarako herrietara eraman izana izan da. Betiere arreta berezia bertako musikariei eskainiz eta kanpotik proposamen bereziak eskainiz, beharra bertute bihurtzearren. 2009an seigarren aldiz egingo da ekitaldia ERRABAL izenpean.
Jaialdiaren izaera “ibiltariak” (kontzertuak herri ezberdinetan izanen dira) azpimarratu egiten du egitarau egileek oro har albora uzten dituzten herrietara musika mota hau hurbilarazteko dugun interesa. Errabal jaialditik salbuespenik gabe nahi dugu jazza, bluesa eta musika beltza ezagutarazi, eta ez dugu gure ekimen hau soilik egun batera mugatu nahi, urtetik urtera sendotu nahi dugu. Horrela, seigarren edizio honetan programazio sendoa eta irekia eskaintzen dugu urriko bi asteburutan zehar.
EGITARAUA
EIBAR Urriak 23, ostirala. Coliseo Antzokia. 20:30
MIGUEL SALVADOR PROJECT (Jazz instrumentala. Bilbo)
MIGUEL SALVADOR (Gitarra), HASIER OLEAGA (Bateria), JON PIRIS (Kontrabaxua), JONATHAN HURTADO (Pianoa)
SORALUZE Urriak 24, larunbata. Liburutegia. 22:00
BILL LYERLY BLUES BAND (AEB)
Ipar Carolinatik datorren musikari beteranoa bluesa, countrya eta roots musika landuz
MUTRIKU Urriak 25, igandea . Zabiel kultur etxea. 19:00
ORGANIKS (groove jazz. Donostia)
FREDI PELAEZ (Hammond organoa), JUANMA URRIZA (bateria), JULEN IZARRA (Saxo tenorea), JOSE GALLARDO (saxo altua), MIKEL ROMERO ( gitarra)
ELGETA Urriak, 31, larunbata. Espaloia kafe antzokia. 22:30
MOKOOMBA (Croosroads. Zimbabwe/Afrika)
Perkusioak, kantuak eta errtimo afrikarrak lantzen dituen taldea. Emanaldi bakarra Euskal Herrian
Albisteak