JOSERRA SENPERENA : Dardaren interpretazioa

6 martxoa, 2004


Senperenak, piano, kontrabaxu eta bateria hirukoteak jotzeko hamahiru lan instrumental osatu ditu, aurreratu bezala, honky-tonky tradizioaren ildoan. Baina hain du berea eta bereizia pultsua, bluesaren barruan jenero berri bat sortu ote duen pentsa bailiteke. Blues abstraktuaz ari gara, blues platoniko eta intelektualaz, zehaztasun kronometrikoa duen blues mota batez, sentikortasuna eta ebokazio ahalmen itzela dituen blues molde berri batez: jakinduria handiz neurtutakoa, gehiegikeria eta hantusterik batere gabea. Noten arteko tarteak azpimarratuz isilune hipnotikoak sortzen ditu, otoitz triste edo errezo gazi-gozoen modukoak diren errepikak eta esaldiak osatuz. Zenbait pasarte eder eta apartekok, albuma bukle baten eran, ad eternum entzuteko irrika piztuko diote entzuleari.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com