JVERA QUARTET + ANGELA CERVANTES zuzenean
“Curriculum bikainaren jabe da José Vera. Mallorcako baxu jotzaileak saio askotan parte hartu du penintsulako artista ezagunenetako batzuen (Melendi, Antonio Vega, Malú, Quique González, Revolver) emanaldietan musikari-laguntzaile gisa, baina Butterfly lana argitaratuta iritsi zaio ondo merezita duen protagonismoa beretzat eskatzeko. Lehenengo pertsonan, gainera.
Ez du honakoa bakarka egindako aurreneko lana. Concepts lanean (Schoot Records, 2006) pedigri handiko lagun zaharrak izan zituen alboan, eta haietako batzuek berriro ere izan ditu ondoan lan berri honetan: Antonio Serranok eta Jorge Pardok beren maisutasuna eskaintzen dute, eta besteak beste Santi Ibarretxeren eta Manual Machadoren noiz behinkako agerraldiak arrunt samarrak dira. Ahots bakoitzak giro lasai batean hartzen du zentzua, groovea eta talentua borborka, indartsu eta mamitsu. Eskertzekoa da baxu jotzaileak egitekoak eta espazioak banatzeko orduan eskaintzen duen eskuzabaltasuna, doako nabarmenkeriak saihestu eta musika naturaltasunez arnasteko aukera ematen baitu.
Jam-session batek berezko dituen uneak eta partiturari lotuago ageri diren beste uneak txandakatuz, batez ere tarteko denboretan, Verak disko orekatua lortu du, zeinetan fusion izenak konnotazio positiboak lehenengoz bere egiten dituen. Jazzaren atmosferak funkari, kolore afrikar-karibetar eta mediterraneoarrei, elektrizitateari, egiten die leku. Butterfly lanak zapore atsegina uzten digu, behin eta berriz entzutera eramaten gaitu, hau da, edozein diskoren inguruan esan daitekeen onena eskaintzen digu. Gustura edango genuke gehiago hartatik.
Ariel Bringuez: saxoak Noah Shaye: bateria Luis Guerra: pianoa eta teklatuak Jose Vera: baxuak
+ Angela Cervantes: ahotsa
Jazz-Blues-Fusion
Azaroak 19, ostirala. 22:00 LEIOA. Cafe Ambigú- Kultur Leioa
Azaroak 20, larunbata. 20:00 ERMUA. Lobiano kultur etxea
BLUES-JAZZ ZIRKUITUA – BIZKAIA 2010-2011
Albisteak