KARIDADEKO BENTA :Zuzeneko buhameak bueltan

23 otsaila, 2007


Klarinete, perkusio tresna eta panpinen artean, aurpegi ezagun bat nabarmendu zen: Jon Maia bertsolariak ahotsa jartzen die abestiei, eta hitzak taldeari. Haren ondoan, Jon Mantzisidorrek, Aran Santamariak, Inazio Tolosak, Imanol Manterolak eta Dometx Uzinek osatzen dute seikotea. Musikagile aldartetsuak dira, hainbat musika tresna jotzeko gai, baina batez ere, sortzaileak.

San Quirico izeneko hau Karidadeko Bentaren hirugarren diskoa da. Izenburua Toscanako (Italia) herri txiki bati zor diote. Bertan bizitako esperientziak euren nortasunaren isla argia dira: Hara egindako bi bidaietan festa handiak egin genituen, herriko taberna bakarreko patioan, umeekin, aitona-amonekin, ardotan kantatzen, eszenatokirik gabe… orduak pasatu genituen kantuan, eta han sentitu ginen erabat gure lekuan.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com