Kirkit Ensemble
“A capella” osatutako proposamena Angelika Huisgen alemaniarraren zuzendaritzapean.
Euskal Herriko emakumeak estilo anitzak landuz
Kantuarekiko grinak sortua da Kirkit Ensemble “a capella”. 2009an, Oihana Lekuona eta Ane Miren Odriozolaren bidearekin gurutzatu zenean, gauzatzen hasi zen Bettina Aragónek bere baitan sumatzen zuen proiektua, kultur tradizio askotako eta pop / rock / folk munduko piezak abesteko ideiarekin hirukotea osatu zutenean.
Geroago Elena Gorrotxategi elkartuko zen taldera, eta zuzendaritza Angelika Huisgenen ardurapean utzirik, beren ahotsen hariez osaturiko musika-tapiz hau ehunduko zuten.
Nomadek orrazteko eta irazkian tapizeko hariak elkartzeko erabiltzen duten tresna da kirkit, tresna honi izena ematen dion hots berezia egiten du.
Emakume hauek kantuaren nomadatzat dute euren burua, eta gizakiek hastapenetatik sortutako musika parajeetan barrena bidaiatzen dira gogoan dutena ahotsaren bidez adierazteko.
Taldekideak:
BETTINA ARAGÓN ahotsaren pedagogia, dantza klasikoa eta garaikidea, Cos Art Metodoa, Valentziako Drama Estudioa, Donostiako “Arte Eszenikoen tailerra”, Bilboko Voz Project, proiektuaren sustatzaile nagusia.
OIHANA LEKUONA Mikelerrazkin & HF (pop), Lantz taldea (Folk), Maje & Majetones, bossa nova, acid jazz, funk, latin…
ELENA GORROTXATEGI musikariei zuzendutako Cos Art Metodoa, Ramon LLull Unibertsitatea, Gorputz Hezitzailea.
ANE MIREN ODRIOZOLA, lehen urratsak Mikelerrazkin & HFrekin eginak, Donostiako udal musika eskolako taldea, flautista eta abeslaria.
ANGELIKA HUISGEN abeslaria, abesbatza zuzendaria, flautista eta pedagogian aditua. Une honetan abesbatza alemaniar bateko zuzendaria da Donostian, eta “Kirkit Ensemble” a capella laukoteko zuzendaria da aldi berean. Ahots Inprobisazioa ikasi du Laura Newton eta Diana Rosarekin, kantu harmoniatsua Epi abeslari mongoliarrarekin eta zeharkako flauta hainbat irakaslerekin. Zeharkako flauta jotzen du hainbat taldetan (musika klasikoari, munduko musikei eta inprobisazio libreari emandako taldeetan).
Albisteak