Neguan gorderik egon ondoren, kalera irteteko garaia

30 maiatza, 2017

Beasaingo Pottoko estudioan grabatu dute Beharbada bai, beharbada ez, Fredi Pelaez
musikari eta soinu teknikariarekin. Hainbat kantutan ekarpen garrantzitsua egin
du Pelaezek, teklatuak, pianoa eta Hammond organoa jo baititu hirukotearen
oinarrizko soinukera jantziz. Hainbat estilo eta giro aurkitu ditzakegu diskoan:
Brasilgo aireak (Beharbada bai, beharbada
ez
, Txuria), reggae erritmoak (Nire
ametsetako hiria, Amaieraurrea)
, pop-rock erritmiko eta jostarina (Zamarrak eta aterkiak), Itoizen
oihartzuna gogora ekartzen duten gitarrak, (Bakarrik
egon
), western giroak (Heriotzaren
erresumaren bihotza)
eta pasarte atmosferiko eta ilunak (Plastikozko garaiak, Ilunabar). Kantutik kantura hedatzen den aniztasun
hori da Zamarra eta Aterkiaren ezaugarri eta diskoaren erakargarritasunetako
bat.

Hitzak dira Xabier Zamargilearen beste
indargunea. Gai intimistak eta sozialak jorratzen ditu abestietan, adimenez eta
irudimenez, Euskal Herriko errealitate politikoari erreparatuz tarteka eta umorea
eta begirada kritikoa uztartuz, Morau bezalako egileen antzera —haren eragina
antzeman daiteke diskoan—. Zamargileak berak inoiz esan duenez, Zamarra eta
Aterkiak “errealitatea ikuspegi intimista batetik begiratzeko gonbidapena
egiten du, zoramen eta samurtasun dosi banaz bustirik”.  

Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak autoekoizpenak
laguntzeko sortutako Hotsak zigiluak argitaratu du Zamarra eta Aterkiaren lehen
diskoa.

Neguan gorderik egon ondoren, kalera irteteko
garaia iritsi zaio Zamarra eta Aterkiari.

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com