nortasun sendo batez betetako lana

26 iraila, 2016

Taldeak sortutako zazpi gai, euskaraz abestuak, eta bluesaren eta
rockaren arteko bidearen erdialdeko lurraldera eramaten gaituen beste gai
instrumental bat, Otis Rush, Stevy Ray Vaughn eta Ray Charles bezalako izarren
kutsua agerian. Hizkuntzak berak eskaintzen duen sonoritatea lagun.

Starblues” gaiak egiten dio sarrera
diskoari, musika tresnen shufflea , Otis Rushen kutsuekin eta powerblues
hirukote onenen espirituarekin, hammondaren soinu bikainak gainerako
taldekideak biltzen dituela. Ondoren dator “Beldurra iluntasunean“, gai barrenkoia, ezin hobe landutako
pasarte harmoniatsuez ondua. Jarraian “Gu
geu
“, asmoen adierazpen garbia, zeinetan taldeak Stevie Ray Vaughn
gogoratuaren nerbioa erreferentziatzat harturik eta Sonny Boy Williamsoni keinuren
bat eginik pasartez pasarte aurrera egiten duen rockaren molde agerikoan
amaitzen duen lelora iritsi arte; disko honetako gai berezienetakoa da. “Gezur`N´ Blues” , betiko blues
hertsiranzko itzulera, slow ez konformista baten kutsuarekin; aipagarria da gai
honetan Jon Barrerosek bere gitarrarekin eta Yon Labayenek hammondarekin zein
pianoarekin egiten duten lan aparta. Ondoren iristen dira rock and roll moldeko
eta jai giroan entzuteko “Musikaz
Itsu
” eta “Irudi biziak” gaiak, sarrera New Orleanseko estilo
petoari jarraitzen zaion pianoak egiten duela, mamboa, jazza eta shufflea hein
bertsuan ageri zaizkigula, talde gipuzkoarreko kideek edandako iturrietako urak
agerian utzirik. “Lagun ezezagun
gaian taldeak berriro ere heltzen dio blues-rock bizienari Jonen gitarraren
bidez eta gainerako taldekideen lan sendoarekin. “Errepidean” gaiak ematen dio amaiera bilduma honi, Boogietik
countryraino iristen diren estiloen nahastura bat da, sailkatzen zaila den
pieza bat osatzen dute, hori bai, Jon Barrerosek ondutako gai bakoitzaren
originaltasuna erakutsirik.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com