Tonky de la Peña gitarra jotzaile eta abeslaria Paul San Martin pianistarekin batera

11 iraila, 2019

Tonky de la Peña

Tonky,
Blues Band talde mitikoaren sortzaile eta buruak berrogei urte daramatza bluesa
egiten. Europako bluesaren adierazgarri nagusietako bat da, eta bluesaren izar
askoren aholkulari eta maisu handia ere bai. Haren gidaritzapean trebatu dira
Ñaco Goñi, Francisco Simón, Adrián Costa eta Marcos Coll bezalako artista
handiak. Bere taldearekin aritu dira
Jerry Lee Lewis pianojotzaile
amerikarra,
Mick Taylor (John Mayall & Bluesbreakers eta Rolling
Stones taldeko guitarrista ohia),
Buddy Miles (Santana, Jimmy Hendrix)
eta
Paul Orta moduko musikariak.

 

Paul San Martin

Paul San
Martin, pianista eta abeslari donostiarra da. Gaur egun, bluesaren piano
tradizioan murgilduta dabil, stride eta boogie woogie bezalako estiloak
lantzen. Prestigio handikoa da, gure mugetatik haratago ere.

Stay
Blues
taldearekin hasi zen, eta “Tracks
izan zuen bakarka kaleratutako lehen diskoa. Geroago joko zuen “
Paul´s Moods
eta “Single” diskoetan Romain Gratalon bateria jotzaile frantsesarekin batean,
eta azkenik “
A French Session” izan du helmuga. Euskal Herriaz
gain Frantzia eta Espainiako blues giroetan ohikoa bere pianoa. Egun,
Mojo
Hand
boskotearen partaide ere bada Karlos Aranzegi (Bide Ertzean,
Quique Gonzalez…) eta
Fernando Neira (Ruper Ordorika, Mice…)
musikariekin batera. Hauek udan estraineko diskoa  kaleratu eta aurtengo
Donostiako jazzaldian aurkeztu zuten. 
Tonky-rekin jotzea beti da plazerra” azaldu du pianistak.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com