Puto Amoak Matematiketan : the killin´washin´machine

3 otsaila, 2004


“Diskoa grabatzen hasi ginenean, argi geneukan lana kaleratuko zela, nola edo hala argia ikusiko zuela, eta azkenean horrela gertatu da, agian ez eraren errazenean. Tira, natura; ezin da bere gainetik pasa ukitua izan gabe. Eta guk naturaz jakin badakigu, bere gordintasunak inguratzen gaituelako. Han goian, gure lokalean, lan hau jaio zen lekuan, gutariko bakoitzak bere barnean zeraman hoberena ateratzen laguntzen zuen bitartean. Zintzotasunez, eta hori nabaritzen da diskoan, 7 abesti eta bertsio bat, 32 minutu larrugorritan”.

“Bost egun eman genituen grabatzen, gero oporrak, hamar egun nahasketekin, eta zailena heldu zen : diskoa danborretik ateratzea. Sinplifikatzea, ausartzen bagara eta posible bada. Ez dugu aurrekonturik aipatu ezta zentimo batzuengatik borrokatu ere; gure debilidadea ez da alferrik matematika. Konfiantza izateaz hitzegiten dugu, sinezteaz, hori da zailena. Disko honek etapa guztiak gainditu ditu eta zentrifugatuan jarraitzen du. Disko hau autoproduzitua dago. Goraintziak espiraletik


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com