TXUMA MURUGARREN : Kantautorea baino gehiago
Sasoi Ilunak taldea hamarkada baten zehar lideratu ondoren bere bakarkako ibilbideari ekin zion 2000.urtean. Ordutik lau disko sakon eta anitz agin ditu goi mailako musikarien laguntzaz. Kantu leunak, rock gordina, pop eta intimismoa aurki ditzakegu bere kantutegian. Nere anaiaren kotxeko argiak da bere azken diskoa eta bertan heldutasuna eta abesti ederrak egiten maisua dela erakusten digu. Eguneroko gauzak gai harturik.
“Kantautore hitzak beldurra ematen dit, ez hitzak berak adierazten duenagatik, baizik eta jendeak horri buruz duen irudiagatik. Hura aipatzean inori ez zaio Lou Reed gogoratzen; gehiago lotzen dute Labordetaren modukoekin. Eta ni hurbilago sentitzen naiz beste kantautore horiengandik, Lou Reed zein Neil Youngen estilokoak direnengandik. Izan ere, rock mundutik nator eta eskema horren arabera lan egitea gustatzen zait, hau da, atzean talde bat duzula. Ez dut neure burua bakarka ikusten, gaitasun faltagatik baino gehiago horretarako gogorik ez dudalako. Alde horretatik, neure burua kanta konpositore gisa ikusten dut, talde baten laguntza beharrezkoa duen eta kantuak egiten gozatzen duen konpositorea. ” (TXUMA MURUGARREN)
Diskografia :
Nere Lehioak (2000)
Hegazkinen arima(2001)
Gauak, neskak eta maletak (2003)
Nire anaiaren kotxeko argiak (2004)