Xabi ta Petti

10.00 

Ultracuerpos taldeko Mikelini
(kontrabaxua) eta Kiko (gitarra), Rafa Aceves (pianoa), Jose Martinez
(bateria), Oscar de la O (kaxoia), L.
M. Moreno ‘Pirata’ (saxofoia) eta Chris Casello (steel
guitar), besteak beste. Freddie King-en Hideaway
blues klasiko instrumentalak irekitzen du diskoa, giroa berotzen hasteko.
Ondoren datoz I Never Cared for You
(Willie Nelson), kutsu latinoko bertsioan emana, eta Baby it’s you, Beatlesek eta The Shirelles-ek ospetsu egin zuten
kantua, biak formatu akustikoan eta Xabik abestuak. Pettik sortu du diskoko
jatorrizko kantu bakarra, Satorra
soul-blues balada beroa, eta Chris Casello steel
gitarristak parte-hartu du kantu horren grabazioan.

Rhythm &
blues-aren klasiko batek zabaltzen du B aldea: I Got a Woman (Ray Charles), Rafa Aceves pianistaren
protagonismoarekin. Xabik eta Pettik txandaka abestu dute  Andre Williams ahantziaren kantu baten
bertsio dibertigarria, eta rock & roll-era jo  du bikoteak Mr. Jones (John D. Loudermilk) moldatzerakoan. Amaitzeko, Steve
Marriotten (Small Faces) Every Mother’s
Son
euskarara ekarri dute, Amaren
semea
, eta Xabik abestu du.  Lagun
arteko diskoa egin dute Xabi ta Pettik, eurak eta entzuleak ondo pasatzeko
helburu behinenarekin egindakoa.

Disc Type: CD
Publication date: 2011/12/02
Related Products by Artist
Add to cart
Add to cart
Arrazoiak
10.00 
Add to cart
Etxeko uzta
10.00 
Add to cart
Out of Stock
On
10.00 
Add to cart
Amets bat
10.00 
Add to cart
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com