Zuhaitz Zatitxuak Blues Band

8.00 

1.       Zuhaitz Zatititxuak Blues Band: Taldearen
aurkezpen kantua dela esan daiteke; euskarazko hitzak dituelarik, intentzio
deklarazioa erabatekoa da. Erritmo alai bat duelarik, jai giroa dakarkigu
gogora blues eskema jarraitzen duen kanta honek.

2.       Feeling R&B: Gitarra eta
armonika bizia eta funk erritmoak dira kantu honetan protagonistak. Ingelez idatzitako
hotzek mugitzeko eskatzen dute eta kantuak transmititzen digun sentsazioarekin
erabat ados datoz.

3.       Denbora luzea errepidean: Hitzak
esaten duen bezala, zaldi gainean garamatza kantu honek westernaren mundura.
Gitarra akustikaz grabatuta dago bidaien kontaketa hau; hala ere, badu
mugitzera garamatzan zerbait.

4.       What if I say?: Maitaleen arteko
tirabirak deskribatzen ditu kanta honek. Taldekide guztiek abesten dute kantu
honetan eta zuzenean jendearekin jolastea da bere helburu garbia.

5.       Hoochie Coochie Man: Muddy Watters
bluesaren mitoaren kanta ospetsuarekin hausartu dira Zuhaitz Zatitxuak. Listoia
goian badago ere, moldatu da Soraluzeko laukote gaztea.

6.       Relaxing boogie: Lanean aurkitu
dezakegun kantarik lasaiaena  da. Bihotza
eskuan duela abesten digu taldeak blues honetan, erabat biluzten zaigu
taldekide bakoitza.

7.       Funky doinuen lurraldean:  Funka dantzatzeko kanta benetan aproposa da honako hau. Euskarazko
hitzak direla medio, euren influentzien berri jakin dezakegu kanta bizi
honetan.

8.       La Grange: ZZ Top talde
amerikarraren bertsio oso pertsonala da honakoa. Armonika primeran integratu
dute eta euren izaera inprimatu diote kanta ospetsu honi.

 

Entzun: Zuhaitz Zatitxuak Blues Band

Disc Type: CD
Publication date: 2012/04/26
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com