Stealin’ the blues

10.00 

Bi urte taldea zuzenean trebatzeko eta kantuak sortzeko gogor lanean eman
ondoren, 2012ko udaberrian Gijongo Magoo estudioetan sartu zen taldea, Juan
Martinez soinu teknikoaren laguntzaz lehen diskoa osatzen duten bederatzi
kantuak grabatzera. Horietako bakoitzaren atzean bluesa badago ere, Blues&Deckerrek
ñabardura txikiekin, akorde ezberdinekin, xaramela melodikoekin edota bihurritze
estilistikoekin aberasten ditu, eta hortik sortzen ditu 70eko hamarraldiko rock
psikodelikora (Till dawn) edota
funk-metalera (Tomorrow) eramaten
duten kantu indartsu eta sendoak; leun jotzen ere badaki laukoteak, hala blues-rock
balada intimista eta eutsietan (Blues is
dead
) nola sofistikazio eta dotorezia handiagoko erakustaldietan (Stealin’ the soul).

Bluesari gehien estutzen zaizkion kantuetan ere zalantza gutxi pizten du
Blues & Deckerrek, berdin du klasikotasunetik jotzen duen (No Worries) edo swing tantaz bustiriko
blues elektriko eta zirraragarriari heltzen dion (Posology); eta mailari ondo baino hobeto eusten dio diskoak
jasotzen dituen bi bertsioetan: Jimmy Reeden Shame, shame, shame (The Blind Lemons taldeko aho-soinu jotzaile
David Garciaren ekarpen aberasgarriarekin), eta Son Housek a capella abestu ohi
zuen John The Revelator bikainak.

Azkenik, disko honek beste bi alderdi aipagarri ditu: bluesarekin loturiko
topikoetatik ihes egiten duten hitzen kalitatea nabarmendu behar da batetik, eta
taldeak estudioan lortutako soinuaren kalitatea, sendoa oso, distiratsu eta
oldarkorra, zuzeneko emanaldietan eskaini ohi duenaren isla.

Bide luzea du aurretik Blues & Decker taldeak, baina harro egon daiteke
orain arte egindakoaz, Stealin’ the  blues laukotearen aurkezpen txartela
bikaina baita.

 

Disc Type: CD
Publication date: 2012/10/20
Related Products by Artist
Add to cart
Add to cart
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com