2006-an sorturik, tartean Amama Luisa Brass Band talde aitzindariko hainbat kide tarteko. Broken Brothers taldeak New Orleans-eko gaurregungo taldeen hots kaletar eta jai girokoak ditu oinarri. Beren emanaldi sutsuak funk, gospel edota jazz modernoz beteak dira, talde-inprobisazioa oinarrizko ezaugarri dutelarik.
Hainbat jaialdi eta kaletan jo dute urteotan: Donostiako jazzaldia, Getxoko jazzaldia, Zargozako Jazz al margen, Iruñeako jazzaldia, Amorebietako kale taldeen Haizetara jaialdia… baina baita edozein herriko jaietan ere! New Orleans-eko taldeen izpirituari jarraiki “edozein ospakizun motatan jotzen dugu” diote. Beste une batetan, gai dira, besterik gabe, furgonetan igo eta edozein tokitan agertzeko, bertako kaleetan emanaldi bat egiteko…
![](https://hotsak.eus/wp-content/uploads/2023/05/broken-brothers-brass-band-2-600x430.gif)
Broken Brothers Brass Band
No events
There are no newspaper archives