Canciones sin palabras

10.00 

Orain urte batzuk lagun batzuen semea jaio zenean pieza txiki bat ondu
nion. Jaioberri batentzako pieza izanik, bistan da melodiatsua zela, formaz
bakuna eta argia, egitura konplexu nahiz birtuosoa ez baizik eta doinuaren eta
harmoniaren edertasuna eta bakuntasuna bilatzeko ahaleginak egin bainituen.
Harrez gero pieza txikiak idazteko ohitura egin nuen neure beste lagun batzuen
seme-alabak jaio zirenean, lagunen batek urteak egin zituenean edo zer ez
dakizun arren zerbait eskaini behar duzun egoeretan gertatu nintzenean. Hasiera
batean pieza horiek hiruko formatuan jotzeko pentsatuta ez zeuden arren (egia
esan, seinalatutako egunetatik kanpora jotzeko ere ez), ohartu nintzen estiloa
apur bat moldatuta neure hirukotearekin interpretatu zitezkeela, eta benetan
ona izan zen emaitza.  Funtzionatu ez
ezik, oso atsegina zen doinu bakun eta amodiozko horiek jotzea eta haien inguruan
inprobisatzea. Oso txikia izan zen hortik grabazio estudio batera eramateko
urratsa. Aukera izan nuenean lagun pare batekin elkartu eta grabatu egin
genituen.

Jatorriak hartaraturik, erraz entzuten eta jotzen diren piezak dira. Sasoi
batez jo eta gero, beti entzun dituzun eta ia automatikoki inprobisatzen
dituzun abesti zahar haietakoak bezalakoak dira niretzat. Izan ere, niretzako standard-ak direla esan
genezake.

M.A.R.

 

BarbaraMARemiro3.mp3

Disc Type: CD
Publication date: 2016/09/01
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com