ELLIOTT MURPHY : Amerikarra Parisen
10 €
Joseba Martin (Barakaldo, 1960) irrati gizona da. Radio Euskadiko La Jungla Sonora zuzentzen du egunero 1989tik. Musika prentsan (Rockdelux, Ruta 66, Factory, El Tubo, Voice, Tierra, Entzun…) idatzi du askotan eta kontzertuen eta diskoen kritikak egiten ditu Berria-n. Hau ez da bere lehenengo liburua: Diario del rock 1996an argitaratu zuen. Bere irratsaioan hainbeste ekitaldi egin ondoren, norbaitek John Peel gurea izendatu du.
Elliott Murphy ez da pertsonaia arrunta rock munduan: ez du disko askorik saltzen, ez da telebistan agertzen, oso gutxitan entzuten dugu irratian eta musikazale askok ez du ezagutzen. Baina Europan zehar milaka jarraitzaile biltzen ditu, 150ren bat ekitaldi egiten du urtero, 40 lan baino gehiago kaleratu du, 20ren bat herrietan jo du eta Bilbo bereziki maite du. Amerikarra Parisen.