ERRABALJAZZ_Jaialdia1

ELGETA urriak 18, larunbata
Espaloia kafe antzokia. 22:30
THE COMMITMENTS(Soul from Dublin)

Amerikako musika beltzaren alfabetoa da The Commitments taldearen zuzeneko errepertorioa. Errepertorio hau hegoaldeko (Memphiseko Stax zigilua, Alabamako Muscle Shoals estudioak) eta Detroiteko (Tamla) soularen harribitxietan, 60. hamarraldiaren amaieran eta 70. hamarraldiaren lehen urteetan grabatuetan, oinarritzen da. Wilson Pickettenak dira ‘In The Midnight Hour’, ‘Mustang Sally’ eta ‘Take Me To The River’. Otis Redding handiarenak ‘Try A Little Tenderness’, ‘Mr. Pitiful’ eta ‘Hard To Handle’. Emakume ahotsen R&B-ak protagonista dira Aretha Franklinen (‘Chain Of Fools’), Ann Pebblesen (Tina Turnerrek ezagutarazitako eta hamaika aldiz berrinterpretatutako ‘I Can’t Stand The Rain’) eta Martha & The Vandellas taldearen (‘Nowhere To Run’) eta Marvelettes (‘Destination Anywhe¬re’) talde gutxietsiaren bidez. Era berean, gai landuagoak biltzen dituzte, esate baterako, James Carren ‘Dark End Of The Street’ auhen zoragarria.
Alan Parkerren 1991eko filmarekin lortutako arrakastaren ostean, The Commitments Elgetara dator mundu osoko birari ateak zabaldu dizkion hots banda interpretatzera. “Alan Parkerren filmaren indarra eta kitzikatzea paregabeko zuzeneko esperientzia bihurtzen da, gorputza etenik gabe mugiaraztera eramaten baitu”.
The Commitments taldearen kontzertuak jai apartak dira, eta emanaldi guztiak dira filmean hain ondo islatzen den izpirituaren errebindikazio, jostaketaren eta adiskidetasunaren errebindikazio, soul & bluesaren eskutik.

Disko mota: CD
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com