Disko honetan badira, era berean, jazz moldeko pieza peto-petoak, “straight ahead”, esate baterako Space eta Boerum street, betiere Joelen ikuspegi harmoniatsu eta formalaren araberakoak. Blues moldeko gaietan, berriz, tradizioa eta modernitatea nahasten ditu sustraiak Nueva Orleans hirian dituen erritmoarekin, doinu angelutsuekin. Bestalde, badu zirkuaren gibelaldean ezkutatzen diren alderdi isekagarriak, errealitatearen gibelaldean dauden errealitateak, surrealismoa, ispiluaren gibelaldean daudenak gogorarazten dituen gai bat.
ERREPERTORIOA
1. Octoblues 6:13
2. Sol al sol 8:59
3. Emergexit 7:29
4. Darrera el mirall 9:25
5. Linear cycles 8:28
6. Space 7:48
7. Boerum street 9:27
MUSIKARIAK
Joel Moreno Codinachs, gitarra eta konposaketa
Jason Arce, saxo tenorea (1,2, 7) eta sopranoa (4, 6)
Itai Kriss, flauta (3, 5)
Wei Xiang Tan, pianoa
Clay Schaub, kontrabaxua
Nick Anderson, bateria
GRABAZIOA : Systems Two estudioa, Brooklyn, NY (2009ko apirilean)
TEKNIKARIAK : Max Ross (Grabazioa eta masterizazioa), Mike Marciano (nahasketak)