- R.S.Faktor:
Rubén Salvador: Tronpeta eta Flugelhorn.
Julen Izarra: Saxo Tenorra.
Satxa Soriazu: Pianoa eta Teklatuak.
Javier Mayor de la Iglesia: Kontrabaxua.
Hilario Rodeiro: Bateria
- Gai guztiak Rubén Salvadorrenak dira P.F.B. izan ezik, azken hau Satxa Soriazurena.
- Musika konponketak: R.S.Faktor.
- Grabazioa Apirilaren 9an eta 10ean egina. Nahasketak eta Masteringa Alfredo “Fredi” Paláezek Pottoko Studio estudioan 2011ko Apirilaren 15ean eta 16an eginak.
- Musika ekoizpena: Fredi Peláez, Rubén Salvador, R.S.Faktor.
- Diseinu grafikoa, Azala eta Argazkiak: Gustavo Paredes.
- Maketazioa: David Gotxicoa “Gotxi”.
GAIAZ GAI:
- The Power of Dreams:
Ametsak gogoratzen dira. Lokamutsak ahazten. Nire ametsen artean, disko hau. Honatx nire ametsetako bat. Lokamutsak ahaztu egiten dira, ez ordea ametsak.
- Nire Lagunentzat:
Disko hau sortzeko bidaian lagun izan ditudan musikariek eman eta ematen didaten sentsazioetan oinarritua. Haientzat konposatua eta haiei eskainia. Asetasun pertsonala erabatekoa, baita musika arloan ere. Eskerrik asko bihotz-bihotzez.
- Madame Poirot:
Konposizio berezia pertsona berezi batentzat. Eskarmentua, ezagutza. Pentsatzeko eta ikusteko beste modu bat. Nire bizitzako tarte bat, betirako oroitzapena.
- Bonica:
Nire aitak erabiltzen duen hitza da pertsona atsegina, zintzoa eta polita definitzeko. Halakoxeak dira nire gurasoak, oso “bonicoak”. Haientzat konposizio hau. Ezer gutxi eman didaten guztiaren ondoan.
- Hortzak:
Beldurra, izua, zalantza, ikusmina 4 ordu iraungo duen hortz interbentzioaren aurrean. Jotzen jarraitu al izango dut? Dena ondo aterako al da? Bikain atera zen dena. Poza eta lasaitasuna.
- P.F.B:
Aspaldiko 2006an konposatua, Frank Zappari egindako keinu/omenaldi agerikoa da, zehazki musikari amerikar handiaren “A Pound For a Brown (On the Bus)” gaiari egindakoa.
- Starting:
Ekiten, hasten, irteten, azaleratzen, sortzen, ateratzen. Honakoa da, aitzindari gisa, nire lehenengo diskoa, hainbat diskoetan aurrenekoa, espero dut. Bilatu eta gauzatutako jaiotza.
- Buenos Modales:
Ez ditzagun galdu! Gaude lasai! Hobe alaitasuna eta harreman ona!
Estresak eta abiadurak harrapatutako mundu honetan erraz galtzen da aldarte ona. Gozatzeko eta lasaitzeko konposizioa. Jarrai dezagun gozatzen!