Blues talde beterano bizkaitar hau gaur egun dena izatera iritsi baldin bada, lanari esker izan da, urteotan errepidean ibili baita etengabe, kontzertuak eskainiz, blues jaialdi handietan zein areto txikietan. Hala ere, erronka eta pizgarri berriak behar zituen taldeak. Horrela sortu zen beste hamar partaidez osatutako big band batekin disko bat zuzenean grabatzeko ideia. Diskoak 14 kantu biltzen ditu, horien artean Albert King, Willie Dixon, Ray Charles, B.B. King, Colin James edota Nick Ashforden bertsioak eta taldeak sortutakoak, eta taldearen jarraitzaileak harritutako utziko ditu. DVDan bi pista daude. Batean zuzeneko kontzertuaren grabazioa eta bigarrenean, ordubete pasatxoko dokumentalak Travelling Brothersen alderdirik gizatiarrena erakusten du, taldearekin erabat konprometituta dauden sei musikariren arteko adiskidantzazko harremana eta elkarbizitza, eta ikaragarrizko zintzotasun, naturaltasun eta apaltasunez egiten du, baita umore handiz ere. Goi mailako musikaa, ekoizpen bikaina eta irudi zoragarriak.