TTUN-KURRUN

10 

Ttun-Kurrun diskoarekin Ander Garciak urrats sendo bat eman du bere ibilbidean. Abeslari gisa estreinatzeaz gain, Euskal Herriko folklorean arakatu eta jazzaren joera abangoardistetan murgildu da, haurtzaroan ezagututako musika tradizionalari dimentsio berri bat emanez. Euskal musika eta erritmo tradizionalak aurkitu ditzakegu Ttun-Kurrun-en -diskoaren hasiera ematen dion konposizioa, esaterako, Santa Ageda eguneko bezperan baserrietan koplak abesteko erabiltzen den melodia herrikoian oinarrituta dago, eta agerian uzten du Mikel Laboak Garciarengan utzitako arrasto sakona-, baina doinu herrikoi horiek entzulearen aldetik arreta handia eskatzen duten armonia garaikideekin uztartzen ditu Garciak (Ibiltzen 2, Wam), beste hainbat musikarik -Steve Coleman saxofoi jotzaileak eta Vijay Iyer pianistak, kasu- gauzatutako bilaketa musikalaren norabide berean.

 

Nortasun eta ospe handiko bost musikari bildu ditu Ander Garciak lan honetan: Luis Verde (saxofoi altua), Jorge Vistel (tronpeta), Ariel Bringuez (saxofoi tenorra), Marcos Collado (gitarra) eta Miguel Benito (bateria). Halaber, zenbait kolaboratzaile izan ditu: Cristina Mora abeslaria, Michael Olivera eta Federico Marini perkusio jotzaileak, Rafael Aguila saxofoi jotzailea eta Luis Guerra pianista.

Entzun : WAM (ene zerua)

 

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2013/06/25
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com